XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noiz eta ere sendi baitzuen basoa betexea zitakela, zaku beltza berriz bizkarrerat igorri eta:
- Xo! Xo! Sobera ixuri dautazu! - erranez, kexatuarena egiten zuen.

Ez zen, ez, brixt!, edale heietarik.

Emeki egin zezakeen gauza bakarra... zonbait xorta ixurtzerat utz beldurrez baso arnoaren artarekin altxatzea, eta basoa barna leihoko argia begiztatzea.

- Zer arno huna duzuen!- erranez, hiru kolpez basoa husten zuen.

Ondotik haatik ez zuela denborarik galtzen!.

Urrun heldu beharrikako letra bat gertatzen balinbazitzaion eta etxe hartako haurrak eskolan ibilki, eskola atea, brau! idekitzen zuen; eta, erhi bat kaxketa hegirat heltzeko jestua eginik, letra jabearen ondotik zabilan.

Nik ez dakit nundik debru bildua zuen Kalixtro izen goiti bitxia!.

Jakin zazue ez niola nik holakorik erranen, izen goiti batekin harrigarriko ixtorioa gertatua baizitzaitan.

Ene ustez Goitixo izeneko gizon bat kurutzatzean, egin nion: - Jinkoak tizila egun on, Goitixo!.

Erran banion... erran nion!.

Bi zangoez lurra joz, bota zautan: - Ago! Ago! Ezarriko hut ba nik beheiti so!.

Hortarik asma dezakezue Xedarriren izen goitia ez zela nik pentsatua.

Beti eskolako mahainen artean letra baten jabearen bila zabilalarik, haur bati Kalixtro erraiten entzun zion.